Zerbitzu horiek udal administrazioari zuzenduta daude bereziki.
Horrez gain, herriko merkatariei eta kirol, kultura eta gizarte taldeei ere eskaintzen die itzulpen zerbitzua eta itzulpenen zuzenketa eta gainbegiraketa zerbitzua, beti ere itzulpen arruntak badira, hau da, edozein talderen ohiko gutun, kartel eta antzekoak.
Euskal Filologian lizentziatua eta Hizkuntza Plangitzan diplomatua den Amaia Arriaga ari da itzulpen lanetan zerbitzua sortu zenetik.