Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

DIAGNOSTIKOA

Aurkibidea
     Euskaltegia Iradokizunak EBPN - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Itzulpen Zerbitzua Euskal Deiturak Normal.
OINARRIZKO DATUAK
Kokapen geografikoa eta biztanleen kopurua
 
Biztanle-kopurua: 22.422
Eskualdea: Bilbo Handia
Lurraldea: Bizkaia
2.001eko erroldaren arabera, Erandion 22.422 lagun bizi dira. Bilbo Handia eskualdean kokatuta dago. Bilbo Handia 26 udalerrik osatzen dute eta biztanle gehienak Bilbon bizi dira: %40,42. Erandioko biztanleak eskualdeko %2,59 dira. Azken urteotan biztanle-kopuruak behera egin du Bilbo Handian (%2,50). Erandiotik ere, jendeak alde egin du, biztanleen beherakadaren portzentajea eskualdekoarena baino zerbait handiagoa da (%5,04).
Bilbo Handia herrialdeko udalerri guztiak eta bere kokapena Euskal Herrian erakusten den mapa.
 
Biztanleriaren egitura, adinaren arabera (2001)
 
ERANDIO Guztira Biztanleen dentsitatea 0-19 20-64 >65
Guztira % Guztira % Guztira %
Bizkaia 1.122.637 506,4 187.480 16.70 727.469 64,80 207.688 18,50
Bilbo Handia 865.799 2.373,35 141.991 16,40 561.904 64,90 161.904 18,70
Erandio 22.422 1.245,67 3.654 16,30 15.315 68,30 3453 15,40
 
Biztanleria, jatorriaren arabera (1996)
 
ERANDIO Biztanleak Guztira Sedentarioak Barne-migratzaileak Etorkinak
Guztira % Guztira % Guztira %
Bizkaia 1.140.026 543.909 47,71 329.800 28,93 266.317 23,36
Bilbo Handia 887.977 413.736 46,59 245.416 27,64 228.825 25,77
Erandio 23.613 10.861 46,00 8.039 34,04 4.713 19,96
 
Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera (2 urtetik gorako biztanleak)
 

Erandion gehienak erdaldun elebakarrak dira (%53,96). Euskaldunen eta elebidun hartzaileen portzentajeak berdintsuak izatetik (%18,8 eta %18,6, hurrenez hurren -1996-) alde nahikotxoa izatera iritsia da, euskaldunen kaltean (%17,75 -euskaldunak- eta %28,29 -elebidun hartzaileak-). Nabarmentzekoa da Erandion 1.981. urtetik 1.996. urtera izan den bilakaera; euskaldunen portzentajea 8 puntu igo da eta elebidun hartzaileena, berriz, 5,3 puntu. 2001eko datuen arabera, berriz, euskaldunen portzentajeak behera egin du, bai eta erdaldun elebakarrenak ere. Elebidun hartzaileenak, berriz, gora egin du (9,69 puntu).

 
1981: 75% Erdaldun elebakarrak, 13.3% Euskaldun hartzaileak, 10.8% Euskaldunak. 1996: 62.7% Erdaldun elebakarrak, 18.8% Euskaldunak, 18.6% Euskaldun hartzaileak. 2001: 53.96% Erdaldun elebakarrak, 28.29% Euskaldun hartzaileak, 17.75% Euskaldunak.
 
Hizkuntza-gaitasuna, adinaren arabera (1996)
 

Euskaldunen proportziorik handiena gazteen artean dago. 14 urte arteko gaztetxoen artean euskaldunak dira gehienak (%42tik gora).

Elebidun hartzaileen proportziorik handiena ere gazteen artean dago; 15-19 adin-tartean gehienak elebidun hartzaileak dira (%42 inguru).

Adin horretatik aurrera erdaldun elebakarrak nagusitzen dira.

Hizkuntza gaitasuna 1996, adinaren arabera (Erandio)
Flecha que señala al gráfico
Euskaldun, bildun eta erdaldun pertsona kopuruak erakusten den grafikoa adinaren arabera.
 
Euskaldunen bilakaera 1991-1986, adinaren arabera (Erandio)
 
Hizkuntza-gaitasuna 1996, auzoaren arabera
 

Erandioko auzorik euskaldunenak Santi Mami (%75,06) eta Asua (%47,6) dira. Erandioko euskaldunen batezbesteko portzentajearekin alderatuta, oso auzo euskaldunak direla esan dezakegu. Hala ere, auzo txikiak dira eta bertan Erandioko biztanleriaren %6 bakarrik bizi da. Los Chimbos auzoa elebidun hartzaile gehien bizi den auzoa da (%21,04). Erdaldun elebakar gehien bizi den auzoa, berriz, Lutxana-Enekuri da. Auzokideen hamar lagunetik zazpi (%71,91) erdaldun elebakarrak dira.

 
  Guztira Euskaldunak % Elebidun hartzaileak % Erdaldun elebakarrak %
Erandio 22.747 18,78 18,55 62,67
Alde Zaharra 1.755 16,87 18,52 64,62
Arriaga 567 27,69 20,28 52,03
Astrabudua 10.052 13,48 19,83 66,69
Asua 542 47,60 17,16 35,24
Bekoetxe 807 18,46 15,99 65,55
Erandio Goikoa 598 34,95 15,05 50,00
Los Chimbos 2.486 18,46 21,04 60,50
Lutxana-Enekuri 591 15,74 12,35 71,91
Ribera 1.415 12,58 20,28 67,14
Santi Mami 810 75,06 11,36 13,58
Zabalgunea 3.124 16,33 16,01 67,67
 
EUSKARA ONDORENGOETARATZEA
Familia Bidezko Jarraipena
 

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia

Erandioko hamar lagunetik sei (%61,8) erdaldun zaharrak dira, hau da, ama-hizkuntza erdara izanik gaur egun, ez dakite euskaraz hitz egiten, ez ulertzen ezta irakurtzen ere. Partzialki euskaldun berriek bigarren talde handiena osatzen dute (%16,55) erdaldun zaharren ondotik; multzo honetakoek, ama-hizkuntza erdara izanik, euskaraz ondo hitz egiteko gai ez diren arren, ondo ulertzen dute euskara. Euskaldunei dagokienez gehienak, euskaldun berriak dira (biztanleen %9,92), ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten duten pertsonak. Euskaldun zaharrak biztanleen %6,73 dira, jatorrizko elebidunak, berriz, %2,13. Gauzak horrela, euskaldunen erdiak (%52,8) euskaldun berriak dira, euskaldun zaharrak, berriz, heren bat (%35,8).

 
Hizkuntza bilakaeraren tipologia 1996 (Erandio). Elebidun Hartzaileak: Partziali euskaldun berriak %10.85, Partziali erdaldunak 2%. Euskaldunak: Euskaldun berriak 9.92%, Euskaldun zaharrak 6.73%, Jatorriko elebidunak 2.13%. Erdaldun elebakarrak: Erdaldun zaharrak 61.80%, Guztiz erdaldunduak 0.87%
 

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia, adinaren arabera

20 urtetik gorako adin-tarteetan erdaldun zaharrak nagusi dira. Adin taldea zenbat eta gazteagoa izan euskaldun berrien eta partzialki euskaldun berrien portzentajeak orduan eta handiagoak dira. 5-9 adin-tartean gehienak (%35,1) euskaldun berriak dira. 10-14 eta 15-19 adin-tarteetan, berriz, partzialki euskaldun berriak dira gehienak (%34,4 eta %41,2, hurrenez hurren). Euskaldun zaharren portzentaje handienak zaharren artekoak dira. 75 urtetik gora, lau biztanletik bat euskaldun zaharra da.

 
Hizkuntza bilakaeraren tipologia 1996, adinaren arabera (Erandio)
 

Etxeko hizkuntzaren erabilera (2001)

Hurrengo taulan ikusiko dugunez, Erandion hamar biztanletik bederatzik gaztelania erabiltzen dute etxean; ondoren, euskara eta gaztelania, biak, baina portzentaje oso txikian (%4,76).

EUSKARA EUSKARA ETA GAZTELANIA GAZTELANIA BESTERI
2,99 4,76 91,98 0,26
 

Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia

Euskaldun zaharrek, gehienbat, euskara erabiltzen dute etxean (%40,7), hala ere gaztelaniarekin batera erabiltzen dutenen portzentajea antzekoa da (%39,2). Jatorrizko elebidunen artean hiru lagunetik bik (%67,4) euskara eta gaztelania, biak, erabiltzen dituzte. Euskara hutsez aritzen diren jatorrizko elebidunak oso gutxi dira (%2,1). Euskaldun berriek, partzialki euskaldun berriek eta partzialki erdaldunduek nagusiki gaztelania erabiltzen dute etxean. Hala ere, azpimarratu behar da partzialki erdaldunduen artean, heren batek, euskara eta gaztelania, biak, erabiltzen dituela.

Ingurune soziolinguistikoak asko eragiten du etxeko hizkuntzaren erabileran. Ingurunea zenbat eta euskaldunagoa izan euskararen erabilera handiagoa da. Gauzak honela, esanguratsua da Erandioko euskaldun zaharren portaera etxe barruan, izan ere, EAEn euskararen erabilera handiagoa baita (%69,4). EAEn euskaldun zaharrek euskara erabiltzen dute nagusiki etxean; Erandion, berriz, aurretik esan bezala, euskara soilik eta euskara eta gaztelania, biak, antzeko portzentajeetan erabiltzen dituzte.

 
Etxeko erabileraren tipologia 1996 (Erandio). Euskaldun zaharrak: Aktiboak 40.7%, Aktiboak elebietan 39.2%, Pasiboak 20.1%. Jatorrizko Elebidunak: Aktibo elebietan 67.4%, Pasiboak 30.5%, Aktiboak 2.1%. Euskaldun berriak: Pasiboak 88.4%, Aktiboak elebietan 10.2%, Aktiboak 1.4%. Partzialki euskaldun berriak: Pasiboak 97.4%, Aktiboak elebietan 2.6%. Partzialki erdaldunduak: Pasiboak 66.7%, Aktiboak elebietan 33.3%.
 

Etxeko hizkuntza, euskaldunen dentsitatearen arabera

Biztanleen %7,2 etxeko euskaldunen dentsitatea %80 baino handiagoa den familietan bizi dira. Multzo honetako %35,88k etxean euskaraz hitz egiten dute, gaztelaniaz, berriz, %34,24 eta bi hizkuntzak erabiltzen dituztenak %29,88 dira. Etxeko euskaldunen dentsitatea %60-80 tartekoa denean euskararen erabilera jaitsi egiten da. Euskara soilik erabiltzen dutenak %4,76 dira. Euskaldunen dentsitate honetan biztanleen %5,2a bizi da eta gaztelania erabiltzen dute nagusiki (%57,31). Etxeko euskaldunen dentsitatea %59 baino txikiagoa den familietan ia ez da euskararik erabiltzen. Erandioko biztanle gehienak (%68,79) etxeko euskaldunen dentsitatea %25 baino gutxiago dituzten familietan bizi dira.portzentajeetan erabiltzen dituzte.

 
Etxeko erabilera 1996, familiako euskaldunen dentsitatearen arabera (Erandio). <25: Euskara 0%, Biak 0.77%, Gaztelera 98.88%. 25-44: Euskara 0.11%, Biak 5.17%, Gaztelera 94.58%. 45-59: Euskara 0.94%, Biak 13.96%, Gaztelera 85.99%. 60-80: Euskara 4.76%, Biak 37.96%, Gaztelera 57.31%. >80: Euskara 35.88%, Biak 29.88%, Gaztelera 34.24%.
 
Irakaskuntza
 

Irakaskuntza ez unibertsitarioaren ikastetxeak; sarea eta ikasleen kopurua, ereduka

Erandion zazpi ikastetxe daude, sei publiko eta pribatu bat. Ikasle gehienak (%83,33) ikastetxe publikoetara doaz. Ikasle gehien dituen ikastetxea Ategorri Tartanga GLHBI da (%32,49).

Jado Compasión ikastetxe pribatuan B eredua bakarra da. Ikastetxe publikoei dagokienez, Altzaga Ikastolan eta Erandion D eredua bakarra da. Goiko Landan gauza bera esan dezakegu ikasle gehienak (%99,36) D ereduan ari baitira. Ignacio Aldekoa ikastetxean hiru ereduetatik B ereduan matrikulatu dira ikasle gehienak (%65,11). Ategorri Tartangan A eredua (%94,09) D ereduaren gainetik dago (%5,91). Azkenik, Astrabudua ikastetxean A eta B ereduak daude eta ikasle gehienak (%56,52) A ereduan matrikulatu dira.

 
IKASTETXEA SAREA IKASLEAK A B D
CEP ALTZAGA IKASTOLA LHI PUBLIKOA 441 %15,68 %0 %0 %100
CEP GOIKO-LANDA LHI   156 %5,55 %0,64 %0 %99,36
CEP IGNACIO ALDEKOA LHI   321 %11,41 %22,12 %65,11 %12,77
IEFPS ATEGORRI-TARTANGA GLHBI   914 %32,49 %94,09 %0 %5,91
IES ASTRABUDUA BHI   253 %8,99 %56,52 %43,48 %0
IES ERANDIO BHI   259 %9,21 %0 %0 %100
  PUBLIKOA GUZTIRA 2.344 %83,33 %45,86 %13,61 %40,53
CPEIPS JADO-COMPASION HLBHIP PRIBATUA 469 %16,67 %0 %100 %0
  PRIBATUA GUZTIRA 469 %16,67 %0 %100 %0
  ERANDIO GUZTIRA 2.813 %100 %38,22 %28,01 %33,77
 

Hizkuntza Normalkuntzako programak

Erandion Hizkuntza Normalkuntzako Programa abian duten ikastetxeak Erandio BHI, Altzaga Ikastola eta Jado Compasión dira. Ikastetxe publikoek irakasle bana liberaturik dute astean hainbat ordutan eta ikastetxe pribatuak programa garatzeko dirulaguntza jaso du.

 

Irakaskuntza ez unibertsitarioaren bilakaera 1983-84/2001-02

Hezkuntzan hizkuntza-ereduak ezarri zirenean A eredua hautatuena zen. Ordutik goitik behera dator A eredua; gaur egun ere hautatuena da baina D eta B ereduekin nahiko parekaturik dago. D ereduak gorako joerarekin jarraitzen du urtez urte.

 
Irakaskuntza ez unibertsitarioa (Erandio)
 

Hizkuntza Normalkuntzako programak

Erandion Hizkuntza Normalkuntzako Programa abian duten ikastetxeak Erandio BHI, Altzaga Ikastola eta Jado Compasión dira. Ikastetxe publikoek irakasle bana liberaturik dute astean hainbat ordutan eta ikastetxe pribatuak programa garatzeko dirulaguntza jaso du.

 

Haur Hezkuntzaren bilakaera, 1983-84/2001-02

Hezkuntzan hizkuntza-ereduak ezarri zirenean A eredua hautatuena zen, eta horrela izan da 1987-88 ikasturtera arte. Ikasturteak aurrera joan ahala A ereduak behera egin du. 1987-88 ikasturtean B ereduan matrikulatu ziren ikasle gehienak. 1994-95 ikasturtetik aurrera D eredua da nagusi Erandioko Haur Hezkuntzan. Gaur egun A eredua ia desagertuta dago.

 
Haur hezkuntza (Erandio)
 

Irakaskuntza ez unibertsitarioa 2001-02, irakasmailaren arabera

Haur Hezkuntzan, B ereduaren gainetik, D eredua da nagusi (%57,5). Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan bezala, hiru ereduak daude eta ikasleen erdiak (%51,2) D ereduan matrikulatu dira. DBHn B eredua aukeratu dute ikasle gehienek (%43,5), ondoren D eredua aukeratu dute eta azkenik, ikasle gutxienak A ereduan matrikulatu dira. BALen ez dago B eredurik eta A eredua nagusitzen da (%85,1). Lanbide Heziketan A eredua eredu bakarra da.

 
2001-02 Ikasturtea (Erandio). Haur hezkuntza: D eredua 57.5%, B eredua 41.2%, A+X eredua 1.3%. Lehen hezkuntza: D eredua 51.2%, B eredua 39.6%, A+X eredua 9.2%. DBH: B eredua 43.5%, D eredua 36.4%, A+X eredua 20.1%. BAL(BAL-BBB-UBI): A+X eredua 85.1%, D eredua 14.9%. Lanbide heziketa: A+X eredua 100%.
 
Euskalduntze-alfabetatzea
 

Euskaltegiak: sare-mota, ikasle kopurua

HABEk emandako informazioaren arabera, Erandion bi euskaltegi daude: Lauaxeta AEK eta Erandioko Udal Euskaltegia. Guztira, 207 ikasle ari dira euskalduntze-alfabetatze ahaleginetan.

 
EUSKALTEGIAK 2001-2002 IKASTURTEA (ERANDIO)
Euskaltegia Mota Sarea Ikasleak
Lauaxeta AEK Publikoa AEK 23
Erandioko Udal Euskaltegia Homologatua Udal Euskaltegia 184
    GUZTIRA 207
 
Euskalduntze-alfabetatzearen eta bermatrikulazioaren bilakaera, ikasmailaren arabera (Erandio)
  Euskalduntze-alfabetatzea Bermatrikulazioa
  GUZTIRA 101-106 107-109 110-112 Alfa GUZTIRA 101-106 107-109 110-112 Alfa
1986-87 174 91,38 8,62 -- -- 42,53 45,91 6,67 -- --
1987-88 191 82,20 17,80 -- -- 43,46 45,86 32,35 -- --
1988-89 232 81,90 18,10 -- -- 40,52 43,16 28,57 -- --
1989-90 242 88,02 11,57 0,41 -- 30,99 33,33 14,29 -- --
1990-91 219 80,82 18,26 0,91 -- 34,25 36,72 22,50 50,00 --
1991-92 215 83,72 8,37 7,91 -- 41,40 44,44 33,33 17,65 --
1992-93 270 87,78 9,26 2,96 -- 36,30 37,13 32,00 25,00 --
1993-94 219 78,08 16,89 5,02 -- 39,73 40,35 45,95 9,09 --
1994-95 207 72,46 25,12 2,42 -- 50,24 44,00 63,46 100,00 --
1995-96 313 76,68 14,70 8,63 -- 31,31 28,75 28,26 59,26 --
1996-97 203 60,59 23,15 16,26 -- 35,47 32,52 46,81 30,30 --
1997-98 190 54,21 22,11 19,47 4,21 33,16 29,13 30,95 54,05 --
1998-99 135 62,22 12,59 25,19 -- 48,15 54,76 52,94 29,41 --
1999-00 211 74,88 9,00 16,11 -- 38,39 44,30 36,84 11,76 --
2000-01 196 80,10 11,22 8,67 -- 36,22 37,58 36,36 23,53 --
2001-02 207 63,29 18,84 8,70 9,18 -- -- -- -- --

Matrikulazioaren bilakaerari dagokionez, ez dago joera argirik. 1986-87 ikasturtetik gorabeherak izan dira. Ikasmailei dagokienez, ikasle gehienak hasierako ikasmailatan matrikulatu dira. 2001-02 ikasturtean, 1997-98an bezala, alfabetatze mailan matrikulatu dira zenbait ikasle.
Bermatrikulazioari dagokionez, portzentajeetan gorabeherak izan arren, batez beste hiru ikasletik bat bermatrikulatzen da urtero.

 
Euskaltegietako matrikulazioaren eta bermatrikulazioaren bilakaera (Erandio)
 
EUSKARAREN ERABILERA
Administrazioa
 
Udalbatzaren osaera: alderdi politikoen ordezkaritza

Mikel Arieta-araunabeña Bustinza (EAJ-PNV)
  • EAJ-PNV 9 zinegotzi
  • PSE-EE/PSOE 5 zinegotzi
  • EH 3 zinegotzi
  • PP 3 zinegotzi
  • IU-EB 1 zinegotzi
 

Euskara Zerbitzua

Erandioko Euskara Zerbitzuan bi lagun ari dira lanean: itzultzaile bat eta hizkuntza-normalkuntzarako teknikari bat.

 

Udalaren erabilera-plana

Udalak 2002ko otsailaren 28ko Osoko Bilkuran onartu zuen Euskararen Erabilera Normnalizatu eta Biziberritzeko Udal Plana 2002.

 
Lanpostu-kopurua Derrigortasunak Egiaztatuak Ez egiaztatuak Lanpostu hutsak Adinagatik salbuetsita -1 -2 -3
K % K % K % K % K % K % K % K %
188 79 42,02 39 49,37 9 11,39 22 27,85 2 2,53 6 7,59 1 1,27 0 0
 
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak
 

Udalaren web gune ofizialaren hizkuntza-egoera

Udalaren web gune ofiziala laster sarean izango da kontsultagai.

 
Lan Mundua
 

Biztanleria, lan-sektorearen arabera (1996)

Erandion hamar lagunetik seik (%60,11) zerbitzuetan egiten dute lan. Hamar lagunetik beste hiruk (%30,1) industrian dihardute. Eraikuntzan, berriz, %8,94k egiten dute lan; azkenik, gutxienek (%0,86) nekazaritzan egiten dute lan.

 
  Guztira Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak
EAE 689.100 %2,47 %31,84 %6,99 %58,70
Bizkaia 353.792 %2,04 %29,35 %7,15 %61,45
Bilbo Handia 269.528 %0,49 %26,89 %7,31 %65,31
Erandio 6.771 %0,86 %30,10 %8,94 %60,11
 

Erabilera-plana duten udaleko enpresak

Gaur egun, Erandion ez dago enpresarik erabilera-planik duenik.

 
  Guztira Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak
EAE 689.100 %2,47 %31,84 %6,99 %58,70
Bizkaia 353.792 %2,04 %29,35 %7,15 %61,45
Bilbo Handia 269.528 %0,49 %26,89 %7,31 %65,31
Erandio 6.771 %0,86 %30,10 %8,94 %60,11
 
EUSKARAREN ELIKADURA
Komunikabideak
 

Erabilera-plana duten udaleko enpresak

90eko hamarkadaren erdialdean sortu zen Bizarra Lepoan aldizkaria, handik zenbait urtera UK (Uribe Kostako aldizkaria) izena hartuko zuena. 2003ko otsailaren 16tik aurrera hamabostekaria da. 60 orrialdeko aldizkariak Erandiotik Lemoizera arteko herri guztien informazioa jasotzen du. UK aldizkaria dohainik banatzen da harpidedunen artean.

 
ONDORIOAK: indarguneak eta ahuleziak
Indarguneak
 
  • 1981etik 2001era euskaldunen portzentajea 6,95 puntu hazi da.
  • 1981etik 2001era elebidun hartzaileen portzentajea 14,99 puntu hazi da.
  • Euskaldunen gorakada gazteenen artean eman da.
  • Euskaldunen proportziorik handiena gazteen artean dago.
  • Haur Hezkuntzan D eredua nagusi da.
  • Komunikabideak: UK euskarazko hamabostekaria banatzen da.
  • Administrazioak derrigortasun indizea betetzen du.
 
Ahuleziak
 
  • Erdaldun elebakarren portzentajea, beherako joeran izan arren, altua da (%53,96).
  • Etxeko euskaldunen dentsitatea %80tik gorakoa denean, euskararen erabilera ez da erabat nagusitzen.
  • Irakaskuntza: zazpi ikastetxeetatik hirutan soilik abian dituzte Hizkuntza Normalkuntzako programak.
  • Lanbide Heziketan A eredua eredu bakarra da.
  • Lan munduan erabilera areagotu beharko litzateke.
 
ONDORIO NAGUSIAK
 

Erandio Bilbo Handia eskualdean kokatuta dago. Erandion bost lagunetik bat (%17,75) euskalduna da, Bilbo Handiko eskualdeko portzentajea baino apur bat handiagoa (%16,72).

Biztanleen bilakaerari dagokionez, azken urteotan biztanle-kopuruak behera egin du Bilbo Handian (%2,50). Erandion gauza bera gertatu da, 1996tik 2001era %5,04ko galera izan du. Hala eta guztiz ere gazteen portzentajea nabarmentzekoa da, eskualdekoa eta lurraldekoa baino altuagoa baita. Normalizazio ekintzak bultzatzerakoan, kontutan hartu beharrekoa da gazteek duten bizitasuna.

Hizkuntza-gaitasuna adinaren arabera aztertuz gero, erdaldun elebakarren proportzioa nagusi da 20 urtetik gorako adin guztietan. 14 urtetik beherako gaztetxoen artean gehienak euskaldunak dira (%42tik gora). 15 urtetik 19 urtera bitartekoetan elebidun hartzaileak dira gehienak (%42 inguru). 1981etik 1996ra euskaldunen portzentajeak nabarmen egin du gora, batez ere, gazteen artean. 1981ean, 5-9 adin-tarteko gaztetxoen %6a euskalduna zen, 1996an, aldiz, euskaldunen portzentajea %45,88 da.

 
Hizkuntza-gaitasuna, udalerrien arabera (Bilbo Handia) Euskaldunen portzentajea.

Erandioko auzoak aztertuz gero, auzo guztietan erdaldun elebakarrak nagusitzen dira. Salbuespenak, Santi Mami eta Asua dira, bi auzoetan gehienak (%75 eta %47,6, hurrenez hurren) euskaldunak dira.

Hizkuntza-bilakaeraren tipologiari dagokionez hamar lagunetik sei (%61,8) erdaldun zaharrak dira. Portzentajeen arabera bigarren talde handiena partzialki euskaldun berriek osatzen dute (%16,55). Erandioko hamar biztanletik bat (%9,92) euskaldun berria da. Euskaldun berrien portzentaje handienak 14 urtetik beherakoen artekoak dira, hirutik bat, euskaldun berria da. Euskaldun zaharren kasuan alderantziz gertatzen da: portzentaje handienak 75 urtetik gorakoen artekoak dira, lau lagunetik bat euskaldun zaharra da. Euskaldun zaharrak herritarren %6,73a dira.

Ondoren, helburu estrategikoari jarraituz, esparruz esparru, udaletan EBPN garatzeko aurreikusitako helburuak eta neurriak aurreratuko ditugu.

 
Euskararen ondorengoetaratzea
 
Erandioko euskaldunak %17,75 dira. Euskaldunen artean gehienak euskaldun berriak dira (%52,8). Euskaldun berriak izanik, euskaraz jarduteko gaitasun osoa izan arren, etxeko giroa erdalduna dute. Hortaz, aukera gutxi dute etxean euskaraz mintzatzeko. Bestalde, gaztelaniaz errazago moldatzen direnez, joera dute hizkuntza hori erabiltzeko etxetik kanpo ere. Hona hemen familia bidezko jarraipenerako proposatutako zenbait ekintza:
  • Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatzeko egitasmoak (bildumak: ipuinak, kantuak,...)
  • Derrigorrezko ez den ikastaldian (0-3 urte) euskarazko haurtzaindegiak edo haur-eskolak eskaini
  • Familia osatu berria duten bikote erdaldunak euskalduntzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak
Erandion Hizkuntza Normalkuntzako Programa abian duten ikastetxeak Erandio BHI, Altzaga Ikastola eta Jado Compasión dira eta horretarako Hezkuntza Sailaren laguntza jasotzen dute. Gainontzeko lau ikastetxeetan ez dute Hizkuntza Normalkuntzako programarik abian jarri.

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan D eredua erabiliena da. DBHn, aldiz, B ereduan matrikulatu dira ikasle gehienak. BALen eta Lanbide Heziketan A eredua nagusitzen da, Lanbide Heziketan gainera eredu bakarra da. Euskaldun-kopuruaren gorakadan, hezkuntzak duen garrantziaz oharturik, ona litzateke ikastetxeetan euskara ohiko hizkuntza-harreman bezala sendotzea, euskara-planak bultzatuz. Horretaz gain, egitarau zehatzak gara daitezke ikastetxeetan, irakaskuntzakoa ez ezik euskara eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere. Hona hemen proposatzen ditugun zenbait ekintza:
  • Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu (gutunak, hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak azalduz.
  • Ikastetxeen errotulazioa era egokian jartzeko laguntza
  • Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza ematea
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak edo laguntza eskaini
  • Euskaldunen portzentajea altua duten udalerrietako ikastetxeekin elkartrukaketak egin, gune erdaldunagoetatik gune euskaldunagoetara, gune erdalduneko eskolaumeek beste errealitate soziolinguistiko bat ezagutu dezaten
  • Lanbide Hezkuntzako zentroetan euskara sustatzeko laguntza ematea
Euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduentzat bi euskaltegi daude: Lauaxeta AEK eta Erandioko Udal Euskaltegia. Guztira, 207 ikasle ari dira euskalduntze-alfabetatze ahaleginetan.

Ikasturte denetan matrikulazioak, batez ere, lehen mailatan egin dira. Bermatrikulazioari dagokionez, hiru ikasletik bat bermatrikulatu da.

Hona hemen euskalduntze-alfabetatzean eragiteko proposatzen diren zenbait ekintza:
  • Euskaltegiekin batera ekintzak jarri abian, ikasleei euskara sendotzeko: topaguneak, jardunaldiak, udarako barnetegiak, murgiltze ekintzak...
  • Baldintza minimo batzuk betetzearen truke dirulaguntzak eskaini
  • Herritarren artean euskara ikastearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta herrian euskara ikasteko dauden aukeren berri ematea
  • Atalase-maila (5. eta 6. mailak) gaindituta daukatenentzako eskaintza egokitua
  • Alfabetatze ikastaroak indartu eta jarduera esparruka identifikatutako taldeei eskaini
  • Euskara ikasten ari direnak euskara erabiltzen motibatzea
 
Euskararen erabilera
 
Erandion, euskara erabiltzeko esparruak zabaltzen jarraitzeko beharra ageri da, eta ona litzateke Udalaren gidaritzapean, Euskara Batzordearen bitartez, aisia, kirola, katekesia eta kulturgintza esparruetan euskararen presentzia bermatzea eta besterik gabe euskara erabiltzeko aukerak eskaintzen jarraitzea. Proposatutako zenbait ekintza:
  • Udaleko aisialdi-ekintzak modu koordinatuan garatu
  • Euskal giroan bizitzeko aukera eskaintzeko irteerak eta egonaldiak antolatu eremu euskaldunetan
  • Euskal kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu
  • Udaleko kirol ekintzak modu koordinatuan garatu
  • Kirol taldeek erabiltzen duten materiala euskaraz izateko laguntzak bideratzea eta material horiek kirol-klub eta elkarteetara helaraztea
  • Kirolean ere euskararen erabilera areagotzeko sentsibilizazio ekintza zehatzak egin
  • Katekesia euskaraz ere eskaini
  • Katekesi ekintzetan erabiltzen den euskarazko materiala zabaltzen laguntzea
Teknologia berriak ezin albo batera utzi, eta komenigarria da esparru hori gogoan izatea. Esparru hau indartzeko, euskara lantzeko tresnen zabalkundea egin dezake Udalak herritarren artean. Baita ere, Udalak eta udalerriko elkarteek eta herritarrek interneten duten edo jartzeko asmoa duten informazioa euskaraz ere egoteko laguntza teknikoa eta diruzkoa eskaini dezake Udalak. Kultura Sailak bere web gunea du eta euskaraz eta gaztelaniaz landuta dago. Udalak herritarren artean eredu izan behar du, Kultura Sailak egin bezala euskarari gaztelaniaren tratamendu bera emanez.

Administrazioaren barruko jardunari begira, Udalak bideragarritasun-txostena onartua du. Bestalde, hizkuntza-eskakizunen betetze-maila areagotze aldera lanean segitu behar du Udalak.

Administrazioari dagokionez ondoko ekintzak eraman daitezke aurrera:
  • Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana taxutu, onartu eta garatu.
  • Euskara Zerbitzuaren betebeharren arabera normalizatzailearen beharrak definitu, HPSrekin batera.
  • Euskara Batzordea osatzea, herriko ikastetxe, euskaltegi eta elkarterekin batera.
  • Euskara Zerbitzua sendotu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

Gaur egun, Erandion ez dago enpresarik erabilera-planik duenik. Honen harira, erabateko lehentasunik ez izan arren, bideragarri den heinean, merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko saioak jar ditzake abian Udalak. Horretaz gain, informazioa eta laguntza eskain diezaieke euskara-plana abian jartzeko interesa duten enpresei, esaterako, Eusko Jaurlaritzako HPSrekin eta Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzarekin harremanetan jarriz, dauden laguntzen berri emanez...

 
Euskararen elikadura
 

Komunikabideei dagokienez, ona litzateke, orain arte bezala, euskarazko egitasmoei laguntzea eta laguntzak ematerakoan irizpide objektiboak finkatzea: autofinantzaketa, proiektuaren bideragarritasuna, maiztasuna eta hartzailearen tipologia, besteak beste. Alor honetan, beharrezkoa izango litzateke finantziazio-irizpideak adostea Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Haur eta gazteentzako euskarazko eskaintza sustatzeko ahalegina egin dezake Udalak. Horrekin batera, euskaraz ez diren komunikabideetan, euskararen presentzia bultzatzera ere jo daiteke.

Kulturgintzaren arloan, bestalde, euskarazko kultur plangintza diseinatu dezake Udalak, aldizkakotasuna bermatzeari begira. Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen presentzia bermatzeko lanean jarraitu daiteke.

Elebidun hartzaileak hartu behar dira kontuan. Euskaraz ondo hitz egiten ez dakiten arren, ondo ulertzen dute euskara. Multzo hori erakartzeko kanpaina bereziak antola daitezke. Udalak horrelako ekimenak lagundu eta bultza ditzake.

Ona litzateke, azkenik, corpus plangintza alorrean, toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia normalizatzea Euskaltzaindiarekin bat etorriz.

 
Euskararen aurrekontua
 

Erandion euskara sustatzeko 600.349,35 € bideratu ziren 2002an, hau da, aurrekontu osoaren %2,90.

Erandion euskara sustatzeko 128.280 € bideratu ziren 1999an, hau da, aurrekontu osoaren %0,84.

Kontzeptuka aztertuz gero, euskara-aurrekontuaren zatirik handiena euskalduntze-alfabetatzean (%69,29) erabili da. Bigarren zatirik handiena pertsonal-gastuetarako (%24,9) erabili da; eta ondoren komunikabideetan (%4,7). Azkenik, euskararen sustapena gazteen artean bultzatzeko (%1,2) bideratu dute aurrekontuaren zatirik txikiena.

 
Giza Baliabideak
 

Gaur egun, Erandioko Euskara Zerbitzuan bi lagun ari dira lanean: itzultzaile bat eta hizkuntza-normalkuntzarako teknikari bat.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara-zerbitzuen dimentsionamendurako azterketa egin berri du eta horren arabera, euskaldunen kopurua %15etik %50era bitartekoa duten udalerritan eta 20.000 biztanletik gora dutenetan, euskararen normalizazioan bost langile aritu beharko lirateke gutxienez: hizkuntza normalkuntzarako bi teknikari (bata, Udal barneko administrazioaren euskara-planaren zereginetan, eta bestea, udalerriari begira kanpoko jardueretarako normalizazio lanetan), trebatzaile bat, itzultzaile bat eta administrari bat.

 
GLOSARIOA: erabilitako aldagaien eta kontzeptuen definizioa
 
HIZKUNTZA-GAITASUNA (HPS)

Hizkuntza (euskara) zenbateraino menperatzen den ezagutzeko, oinarrizko hizkuntz trebetasunak (ulertu, hitz egin, irakurri eta idatzi) gurutzatzen dituen tipologia.
  • Euskaldunak: Gutxienez euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten dutenak.
  • Elebidun hartzaileak: Euskaraz "nekez" hitz egin edo, hitz egin ez arren, "ondo" ulertu edo irakurtzen dutenak.
  • Erdaldun elebakarrak: Euskaraz batere ez ulertu eta hitz egiten ez duten pertsonak.
ETXEKO HIZKUNTZA

Etxean maizen hitz egiten den hizkuntza.

HIZKUNTZA-BILAKAERAREN TIPOLOGIA

Biztanleriaren hizkuntza-bilakaera zer-nolakoa izan den aztertzeko ama-hizkuntzaren eta hizkuntza-gaitasunaren gurutzapenean oinarritutako tipologia (HPS). Gurutzapen horretatik eratorritako kategoriak 15 badira ere, azterketa egiteko 7tan bildu dira.
  • Euskaldun zaharrak: Ama-hizkuntza euskara izan eta euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
  • Jatorrizko elebidunak: Ama-hizkuntza euskara eta gaztelania izan eta euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
  • Partzialki erdaldunduak: Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz "nekez" hitz egin edo, hitz egiten ez badute, "ondo" ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
  • Guztiz erdaldunduak: Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz ez hitz egin, eta "ondo" ez ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.
  • Euskaldun berriak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz "ondo" ulertu eta hitz egiten duten pertsonak
  • Partzialki euskaldun berriak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz "nekez" hitz egin edo, hitz egiten ez badute, "ondo" ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
  • Erdaldun zaharrak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz ez hitz egin, ez "ondo" ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak
 

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea