Udalaren Euskara Aholku Batzordearen osaera udalerriko biztanle-kopuruaren araberakoa izango da. Erandiok 10.000 mila biztanletik gora izanik, honako hauek osatuko dute batzordea:
- Lehendakaria: Erandio Elizateko Udaleko Euskararen Batzordearen Burua: Aitziber Oliban Gutierrez andrea.
- Lehendakari-ordea: Erandio Elizateko Udaleko Ogasuneko zinegotzia: Joseba Goikouria Zarraga jauna.
- Erandio Elizateko Udaleko euskara teknikaria, idazkari-lanak burutuko dituena: J. Fernando Simon Duque jauna.
- Erandio Elizateko Udaleko itzultzailea: Amaia Arriaga Lejarraga andrea.
- Udal euskaltegiaren arduraduna: Joxe A. Legarreta Izkara jauna.
- Udalerriaren hizkuntza-normalkuntzan eragiten duten esparruetan esanguratsuak diren andra-gizonen artean aukeratutakoak. Ordezkariak izendatzeko orduan arreta berezia jarri zaie belaunez belauneko euskararen jarraipena bermatzeko lanean diharduten elkarte-erakundeetakoak, euskararen erabilera bermatzeko auzogintzan eta zerbitzugintzan edota euskararen kalitatea elikatzen dihardutenetakoak izateari:
- Aiora Sedano andrea (aktorea)
- Alberto Atxa Ganzagal jauna (institutuko irakaslea)
- Ana Alvarez Sabaniego andrea (emakumeen elkartekoa)
- Erramun Aizpuru Azpillaga jauna (San Lorenzo parrokiakoa)
- Garbiñe Monasterio andrea (Altzagako dendarien elkartekoa)
- Ibon Urrutikoetxea jauna (Erandio igeri taldekoa)
- Iñaki Agirre jauna (Auzokoa Herrikoi elkartekoa)
- Iñaki Leizea Gomez jauna (euskatzale eta bertsolaria)
- Isidro Mendez jauna (Centro Castilla-Leoneko kidea)
- Jesus Fernandez Ibañez jauna (DBHI Astrabuduko zuzendaria)
- Jose Angel Torre Arriaga jauna (Hegoalde kultur elkartekoa)
- Josebiñe Aranaga Etxebarria andrea (Arriostarrak kultur elkartekoa)
- Josu Zarate Emilio jauna (Altzaga ikastolako IGA)
- Juan Aduri Mardaras jauna (Abots Alai abesbatzakoa)
- Luis Barona jauna (Hogar Extremeño-koa)
- Marian de la Fuente Pampliega andrea (Berbots Erandion Euskarazkoa))
- Mariano Sanchez Hernandez jauna (Centro Castilla-Leoneko kidea)
- Mikel Urriz Deusto jauna (euskaltzalea)
- Txelo Martinez andrea (Kukularra auzokideen elkartekoa)
- Xabier Kintana Urtiaga jauna (idazle, irakasle eta euskaltzain osoa)
Kide horiek alkateak izendatu ditu, urte birako. Nolanahi ere, horien kargualdia luzagarria izan daiteke.
Kide horietakoren bat ordezkatu beharrik izanez gero, alkateak beste bat izendatuko du, aurrekoari geratzen zitzaion denboraldirako.
Egokitzat joz gero, Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak lantaldeak era ditzake plan estrategikoaren hiru helburu estrategikoei loturik.
Lantaldeak eratzeko orduan, zainduko da Udaleko Euskararen Aholku Batzordeko kide guztiak izatea lantalderen bateko kide, kontuan izanik kide bakoitzaren lanbide-esperientzia eta lan-arloko ezagutza. Bestalde, Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak egoki iritziz gero, batzordez kanpoko adituren bat ekarri ahal izango da lantalde horietara lan jakinen baterako. Batzordeko Lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta udal-euskaltegiko arduradunak hiru lantaldeetan hartuko dute parte. Lantalde horietako bilera-deiak Batzordeko idazkariak egingo ditu, idatziz, bilera-eguna baino gutxienez zortzi egun aurretik. Idazkian bileraren data, ordua eta tokia jasoko dira eta baita bileraren gai-zerrenda ere. Lantalde horiek, bestalde, Udaleko euskara-zerbitzuaren laguntza teknikoa izango dute.