Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

OSASUN, KONTSUMO ETA GIZARTE EKINTZA

GIZARTE EKINTZA SAILA
 

Gizarte Zerbitzuek gizarte gaiei buruzko orientazioa, aholkularitza eta informazioa ematen die hala eskatzen duten herritarrei. Dituzten premien arabera biztanleen sektore deesberdinei zuzenduta, eskuragarri diren baliabideak lortzeko laguntza eskaintzen dute Gizarte Zerbitzuek.

 

Udal Gizarte Zerbitzuak udaletxean bertan kokatuta daude:
Irailaren 23a Plaza, nº1, 1ª planta, entrada puerta dcha
48950 ERANDIO

 



Fax: 944890144

 
 
Oinarrizko premiei aurre egiteko prestazioak

Honako laguntza hauek bideratzeko izapideak: oinarrizko errenta deitzen dena, gizarte larrialdiko laguntzak eta gizarte premiazko udal laguntzak. Prestazio hauen bidez, oinarrizko premiak asetzea eta larrialdiko egoeretan laguntza jasotzea bermatzen da.

 

Gizarte laguntzako zerbitzua egoera gatazkatsuetan bizi diren pertsonei eta familiei zuzendua, esaterako, banaketa edo tratu txarrak gertatzen direnean edota arrisku egoeran dauden adin txikiko eta nerabeen kasuetan.

 
 

Oinarrizko Errenta eta Gizarte Larrialdiko laguntzak

 

Telefonoa: 944890145
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net

 
 

Gizarte larrialdiko udal laguntzak

 

Telefonoa: 944890172
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net

 
 
Adin txikikoei eta gazteei zuzendutako arreta zerbitzua

Adin txikikoei, gazteei eta euren familiei zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu, haurren eremuan eta familian esku hartzen duen prebentziozko programa bat bideratuz. Umeen eta neska-mutil gazteen garapen pertsonal eta sozial egokia bultzatzea du helburu zerbitzuak eta, aldi berean, gurasoen gaitasuna areagotzea elkarbizitza zail egiten duten egoeretan, eskolarekiko harremanetan eta abar. Erkidegoak dituen beste baliabide batzuez baliatuz, adin txikikoei eta familiei lagundu, bitartekaritza lanak egin eta aholkuak ematen dizkie. Horretarako, Zerbitzuak banan-banako arreta eskaintzen du, taldekako jarduerak antolatzen ditu eta herriko ekimenetan ere parte hartzen dute.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
SIRIMIRI AISILEKUA

Egunero hartzen ditu ume eta gaztetxoak udal merkatuaren eraikinean (San Jeronimo 13). Ordutegia.- 17:00etatik 20:30era.

 
 

Helbidea: San Jerónimo, s/n - Plaza del Mercado.

 

Telefonoa: 944170007
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net

 
 
Emakumeari harrera egiteko zerbitzua

Gizarte zerbitzuak biztanle guztiei, eta bereziki emakumeei, zabaltzea du xede, eta emakumeeek gizarte mailan eta lan eremuan parte hartze osoa izan dezaten zerbitzuak sustatzea eta baliabideak eskaintzea.

 

Emakumeei gizarte baliabideen eta eskubideen berri eman eta aholkularitza eskaini.

 

Emakume talde behartsuenen aldeko sustapen lana egin.

 

Generoari buruzko azterlana egin.

 

Generoari buruzko egiteko egokiak jasotzen dituen eskuliburua.

 

Emakumeei informazioa zabaltzeko hitzaldiak, jardunaldiak eta abar antolatu, emakumeen aldeko ekintzak sustatu.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Garapenerako lankidetza

Erandioko udalerrian eta hirugarren mundua deitzen dugun horretan familia- eta gizarte-integrazioa suspertzeko ekintzak bideratzen dituzten elkarte eta Gobernuz Kanpoko Erakundeei erkidegoaren laguntza eskaini.

 

Sahara, Chernobil, Bielorrusia eta Erusiako Federazioko neska-mutilen harrera-ekimenetan laguntza eskaini.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Ezgaitasunen bat duten pertsonak

Ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako informazioa eta orientazioa.

 

Ezgaitasun handia duten pertsonei konpainia eta garraioa eskaini aisialdirako. Gurutze Gorriarekin hitzartutako zerbitzua.

 

Ezgaitasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko bideratutako proiektuak laguntzen ditugu.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Etxerako laguntza zerbitzua

Gehienbat, onuradunen etxebizitzetan gauzatzen da laguntza, eta onuradunik gehienak (%95 bat) adineko pertsonak dira.

 
Osasun aldetik eta familian nahiz gizarte mailan duten egoeraren arabera egiten dira eginbeharreko zereginak. Ondoko hauek izan daitezke:
  • Etxeko oinarrizko zereginak.
  • Erosketak egin.
  • Jatekoa prestatu.
  • Egin beharreko gestio orokorretan lagundu.
  • Norbere higienerako garbitasunean lagundu.
  • Arreta pertsonalizatua eskaini: mugitzeko laguntasuna - bazkaria - gosaria, eta abar.
  • Famili eta gizarte mailako laguntza.
 

Zerbitzua jasotzeko eskabidea udaletxean egin behar da eta zerbitzua udalak berak kudeatzen du zuzenean. Dituzten dirusarrerak, aurrezkiak eta arlo sozioekonomikoari dagozkion bestelako egoerak kontuan hartzen dituen baremoa aplikatuz, onuradun bakoitzak berari dagokiona ordaintzen du.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
San José Udal Egoitza

Izaera mistokoa da eta 59 plaza ditu (25 bat plaza laguntza behar dutenentzakoak, eta gainontzekoak baliodunentzakoak).

 

Eskabidea udaletxean egin behar da.

 

Tarifa jakin bat du, baina dirulaguntzak jaso daitezke: edo Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza, lagundutakoen kasuan, edo Udalaren dirulaguntza, herriko baliodunen kasuan.

 
 

Helbidea: Lehendakari Agirre Plaza, 11 - Erandio Goikoa

 

Telefonoa: 944890172 / 944036700
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net

 
 
Beste egoitza batzuk

Foru Aldundiaren egoitzan edota itundutako egoitzetan dauden adinekoen dirulaguntzei buruzko tramiteak.

 

Eskabidea udaletxean egiten da eta espedientea Bizkaiko Foru Aldundiari igortzen zaio bidezko den balorazioa egiteko.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Aldi baterako egonaldiak egoitzetan

Ohiko zaintzaileen gaixotasuna dela edo larrialdiko egoeraren bat dela, edota familiakoei atsedenaldia emateko dela, laguntza behar duten adinekoen epe laburreko egonalditarako dirulaguntzak.

 

Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundian egin behar da. Udalak ere eman diezaioke hasiera espedienteari eta gero espedientea Foru Aldundira igorri.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Eguneko Zentroa (laster inauguratuko da)

Euren eguneroko jarduna burutzeko laguntza behar duten pertsonei edota inguruabar pertsonalak edo gizarte inguruabarrak direla eta laguntza behar dutenei egunez banako laguntza eskaintzen die eguneko zentroak; gizarte-laguntza eta laguntza fisikoa eskaintzen zaie batez ere. Pertsona bakoitzak bere ohiko bizitza-giroan jarrai dezan ahalbidetzen du eta erabiltzaileen familiei laguntza ematen.

 

Udalaren Eguneko Zentroa San Jose Egoitzaren eraikinean kokatua dago.

 

Era honetako zentroak sortzea bultzatzen ari dira erakundeak, baliabide eta alternatiba oso garrantzitsu direlakoan.

 
 

Helbidea: Lehendakari Agirre Plaza, 11 - Erandio Goikoa

 

Telefonoa: 944890172 / 944036700
e-mail: bsocial@erandioko-udala.net

 
 
Telealarma zerbitzua

Telealarma zerbitzu honen helburu nagusia elbarritasuna edota arrisku handiko osasun egoera izanik bakarrik bizi diren pertsonei edo egunaren zati handi batean bakarrik egoten diren pertsonei berehalako laguntza ematea da.
Ez da egokia patologia psikiko jakin batzuetan.

 

Etxean oso bakarrik aurkitzen direnentzat segurtasuna eta lasaitasuna eskaintzen du.

 

Udaletxean eskatu behar da eta Foru Aldundiari igortzen zaio espedientea, eta honek enpresa baten bidez jartzen ditu telealarmak etxeetan.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Orientazioa, informazioa eta aholkularitza

Adinekoek edo euren familiakoek azaldutako arazoei jaramon egitea. Arazo bereziak, diren bestelako baliabideak, eta abar.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Hirugarren adinarekin zerikusia duten gizarte ekintzak

Hitzaldiak, forumak, jardunaldiak, e. a.

 
 

Telefonoa: 944890172

 
 
 
Jubilatuen etxeak
 
 

BBK Astrabudua.
Etxegorri kalea, 20

 

Telefonoa: 944675599

 
 

BBK Altzaga.
José Luis Goyoaga, 22

 

Telefonoa: 944672099

 
 

Parroquia San Agustín-Altzaga.
San Agustín Plaz, s/n

 

Telefonoa: 944673248

 
 
Bidaiei buruzko informazioa

Adinekoen bizi-kalitatea, aisialdia eta osasuna hobetzeko oporretako, aisialdiko, termalismo eta antzeko programak, 60 urtetik gorakoei zuzenduak.

 
Ondoko hauek dira horrelako programak sustatzen eta diruz laguntzen dituztenak:
  • Foru Aldundia
  • Imserso
  • Bainu etxeak
 
 

Telefonoa: 944890172

 
 

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea