Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

2009EKO AURREKONTUA- MEMORIA

EGOERA EKONOMIKOA

Ezarritako oinarrizko ardatzak ekonomikoki islatuta agertzen dira 2009ko Erandioko Udal Aurrekontu Orokorrean. Azpiegiturak modernizatzeak, herriko auzoen arteko orekak eta ekonomiaren hazkundeak herritarren bizi-kalitatea hobetzea ekarriko dute eta horiek dira gure aurrekontuaren ardatz nagusi bai eta gure agintearen ekintza publikoa ere.

FINANTZA EGOERA

Finantza arloko zalantza, asaldura, ziurgabetasun eta atzeraldiko testuinguru orokor honetan kokatuta, esan dezakegu Erandioko Udalaren egoera ekonomikoa normala dela, izan ere, sarrera arruntak gastu arruntak baino handiagoak dira eta soberakina inbertsio gastuak finantzatzeko erabili daiteke. Dena den, antzeman dugu aurrezteko gaitasun gero eta urriagoa, bai eta gastuaren hazkunde kezkagarria ere.
Erabil daitezkeen baliabideen bilketa aldizkoari esker, gastuei sasoiz erantzuten ahal zaie eta urtean zehar noizbehinka baino ez dira Diruzaintzan tentsioak gertatuko, gertatzekotan ere.
AURREKONTUAK EGITEKO ERABILI DIREN IRIZPIDEAK

Arlo bakoitzeko arduradunen proposamenetan bildutako informaziotik abiatu eta osatu dugu 2009ko ekitaldirako aurrekontu proiektua, Udal Agintaritzaren helburuak lortzeko tresna baliagarria delakoan. Lortu asmo ditugun helburuak lortzeko bidezkotzat jotzen diren baliabideak izendatu ditugu, zuhurtasunez egindako AURREIKUSPENetik abiatuta.


Gastuaren izaera ekonomikoaren arabera antolatu ditugu proposamenak, inbertsio jarduera eta gastu arrunta bereizita, eta proposamen egileek Ogasun Arloko Informazio Batzordeko kideekin izan dituzten bileren ondoren, lehentasunezkoak aukeratu dira, gizarte premiatasunaren arabera eta aurreikusitako sarreren muga aintzat hartuta.

AURREKONTUAREKIN LORTU ASMO DIREN HELBURUAK

Arestian adierazi bezala, aurrekontu honen helburuak dira: alde batetik, gure azpiegiturak modernizatzea, eta horretarako 12 milioi euro aurreikusi dugu. Kopuru horretan sartzen dira errepide eta urbanizazio obretarako aurreikusitako zenbatekoak. Aurrekontu hau pertsonei eta pertsonen beharrei begira egin dugu.


Bestetik, auzoen arteko oreka. Arlo horretan, pertsonen mugikortasuna errazteko neurriak hartuko ditu Udalak eta 271.000 euro aurreikusi ditu herritarrek, teorian behintzat, behin baino gehiagotan eskatu duten garraio publikoaren zerbitzua eskaintzeko.

AURREKONTUAREN EDUKIA

1.1 SARRERAK

KAPITULUA DESKRIBAPENA GUZTIRAKOAK 2008 GUZTIRAKOAK 2009 ALDAKETA %
Eragiketa Arruntak
1 ZERGA ZUZENAK 5.755.000 6.650.000 16%
2 ZEHARKAKO ZERGAK 1.700.000 850.000 -50%
3 TASAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK 4.958.925 5.069.002 2%
4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 17.662.588 17.263.622 -2%
5 ONDARE-SARRERAK 332.201 635.000 91%
ERAGIKETA ARRUNTAK GUZTIRA 30.408.714 30.450.624 0%
Kapital Eragiketak
6 INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA 8.280.000 2.050.000 -75%
7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK 5.432.000 2.595.000 -52%
8 FINANTZA-AKTIBOAK 12.000 6.000 -50%
9 FINANTZA-PASIBOAK 6.769.286 6.540.000 -3%
KAPITAL ERAGIKETAK GUZTIRA 20.493.286 11.191.000 -45%
OROKORREAN GUZTIRA 50.902.000 41.641.624 -18%

1.2 GASTUAK
KAPITULUA DESKRIBAPENA GUZTIRAKOAK 2008 GUZTIRAKOAK 2009 ALDAKETA %
Eragiketa Arruntak
1 PERTSONAL GASTUAK 11.805.273 12.656.848 7%
2 GASTUAK ONDASUN ARRUNT ETA ZERBITZUETAN 14.237.864 15.061.395 6%
3 FINANTZA GASTUAK 117.300 121.500 4%
4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK 1.604.000 1.491.300 -7%
ERAGIKETA ARRUNTAK GUZTIRA 27.764.437 29.331.043 6%
Kapital Eragiketak
6 INBERTSIO ERREALAK 22.991.000 12.160.581 -47%
7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK 0 0
8 FINANTZA-AKTIBOAK 25.000 15.000 -40%
9 FINANTZA-PASIBOAK 121.563 135.000 11%
KAPITAL ERAGIKETAK GUZTIRA 23.137.563 12.310.581 -47%
OROKORREAN GUZTIRA 50.902.000 41.641.624 -18%

Ematen dituen zerbitzuen maila hobetzea, zerbitzu horien kalitate maila areagotzea eta, ondorioz, zerbitzuen eskaera handitzea da Udalaren nahia. Hobetu nahi horrek eragin du, batez ere, gastu arruntak jasotzen dituen 2. kapituluaren igoera.

Erandio ez dago zorpetuta, zor oso txikia dauka eta, beraz, zorpetzeko aukera handiagoa dauka. Hori esanda, gobernu talde hau muga batzuen barruan zorpetu daiteke, betiere inbertsiotarako erabiltzekotan.

Inbertsio errealak jasotzen dituen 6. kapituluaren zenbatekoa gastu guztiaren %29a da.

HAUSNARKETA

Amaitzeko, aurrezki garbiko ratioari buruzko hausnarketa sakona egin beharra azpimarratuko nuke. Izan ere, sarrerak jasotzen dituzten 1, 2, 3, 4 eta 5. kapituluen eta gastuak jasotzen dituzten 1, 2, 3, 4 eta 9. kapituluen arteko zatidura 984.581 eurokoa da eta zenbateko hori ez da nahikoa aurreproiektuak jasotzen duen guztizko inbertsioari aurre egiteko.


Erandion, 2008ko azaroaren 20an.

ALKATEA

Mikel Arieta-araunabeņa Bustinza

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea