Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

BERRIAK

PUTZU SEPTIKOAK BILTZEKO ZERBITZUA ERANDIOKO GUNE ALDENDUETAN

Gaur egun, landa-eremuan eremu isolatuak daude, saneamenduko sare nagusiarekin lotzeko aukerarik ez dutenak. Jakin badakigu auzotar horiek hobi septikoak biltzeko beharrizana dutela, eta, beraz, Erandioko Udaletik putzu septiko horiek ikuskatu, hustu eta garbitzeko zerbitzua jarri dugu abian, jabeentzat inolako kosturik gabe. Bi ekintza-eremu izango dira, eta funtzionamendu sistema aldatu egingo da bakoitzean, honi erantsitako planoan adierazitakoaren arabera. Horrela, bada, A eremuan (Unbetik iparralderantz doan errepidea), Udalsareak erakundeak egingo ditu lan horiek. B eremuan, ordea, Udalak jardungo du, enpresa esleipendun baten bitartez; izan ere, enpresa hori jarriko da harremanetan auzotarrekin. Bilketa behin egingo da, eta ez da errepikatuko bi urte igaro arte.

PUTZU SEPTIKOAK BILTZEKO ZERBITZUA ERANDIOKO GUNE ALDENDUETAN

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea