Erandioko Argazkia eta hodeiak atzekaldean.

BERRIAK

Astrabuduko hezegunean hobekuntzak egiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Astrabuduko hezegunearen lehengoratzea bermatzeko eta inguruko uholdeak ekiditeko neurriak hartzea erabaki du, aho batez, Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Sailak. Zehazki, Legebiltzarrak eskaria luzatu dio Eusko Jaurlaritzari ukitutako gainerako erakundeekin eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) elkarlanean jardunez beharrezko diren neurriak har ditzaten, presaz, Udondoko errekak eta errekaren inguruko hezeguneak bizilagunen osasun, segurtasun eta bizi kalitaterako dakartzan arriskuak murrizteko. 2011ko aurrekontuetan eta ondorengoetan diru-izendapenak egingo dituzte hezegunea bere onera ekartzeko, ingurunearen balio naturalak gordetzen direla bermatzeko eta jendeak erabiltzeko moduan jartzeko.

Astrabuduko hezegunean hobekuntzak egiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Ailegaerraztasun Balioztatzea XHTML Balioztatzea Css Balioztatzea